abe 15 2010
Zorionak Kafe Antzokiari!
Gaur Bilboko euskaltzale askoren erreferente den Kafe Antzokiak 15. urteurrena ospatzen du eta txoko honetatik ere zoriondu nahiko genuke.
.
.
Ezaguna da Kafe Antzokiak egiten duen lana euskalgintzan, euskararentzat hain beharrezkoa den gunea sortu, bultzatu eta errotu duelarik, kultura eta musikaren bidez, eta sasi guztien gainetik, hau ere esan beharra dago.
Hemendik gure eskerrik beroenak egindako lanari. Urte askotarako izan dadila!