urr 15 2010
Zorionak, Anjel Lertxundi
Arraroa badirudi ere, batzuetan Espainiatik berri onak datozkigu eta gaur kulturaren munduko berri onarekin esnatu gara: Anjel Lertxundik Espainiako Saiaketa saria jaso du, “Eskarmentuaren paperak” bere lanagatik.
Oriotarra idazle prolifikoa da, 1981ean argitaratu zuen bere lehen liburua, Portzelanazko irudiak, eta gaur arte 40 lan baino gehiago argitaratu ditu. Hauen artean ere, arlo desberdinak landu ditu, hala nola, eleberria (Carla edo Otto Pette gogoratzen?), istoria laburrak, saiaketa, ume eta gazteentzako literatura, itzulpenak edota liburu bidaia bat. Martin Ugalderen biografia ere idatzi du eta bloggerra ere bada (http://www.berria.info/blogak/lertxundi). Prolifikoa oso, beraz, hasieran esaten genuen bezala.
Lertxundik beste sari batzuk jaso izan ditu, 1999an Euskadiko Literatura Saria, Espainiako Kritika Saria (1983) eta Espainiako literatura sariko finalista izan zen 1994ean Otto Pette eleberriarekin.
Zorionak berriz ere esatea baino ez zaigu gelditzen, Anjel.
.
Informazioa handik eta hemendik hartu dugu:
Info gehiago:
- Basqueliterature.com: bere biografia txiki bat: http://www.basqueliterature.com/es/Katalogoak/egileak/lertxundi
- Alberdania: http://alberdania.net/egilea_fitxa.php?id_ficha=8
- Bloga: http://www.berria.info/blogak/lertxundi