EA Bilbao 





Bilboko Eusko Alkartasunaren bloga 

api 16 2011

Olinpiadak Bilbon

Honek argitaratua: bilbao ordu honetan: 21:22:24 hemen: ordenanza

Gaur Eusko Alkartasunak, Kaleak Askeko plataformako kide bezala, Olinpiada bereziak ospatu ditugu Bilbon: Udaletxeak Espazio Publikorako Ordenantzari aurre egiteko olinpiadak.

Umeek margotzeko gunea izan dute, txalapartariak eta musika giroa alaitu dute; soka-tira txapelketa txikia ere egin dugu, kaleko jendeak animatzen gintuen bitartean. Azkenik, patata tortila lehiaketa eta ondorengo dastatzea!

Jon Aritz Bengoetxea (EA), konpartsen kideekin

Ordenantzak bultzatzen dituen debekuen aurrean, kaleetan jolastu eta kaleak disfrutatu daitezkeela erakutsi dugu gaur, inori kalte egin gabe, inor izorratu gabe.

Etiquetas blog: kaleak aske ; ordenanza ;
Etiquetas todos los blogs: kaleak aske ; ordenanza ;

Trackback URI | Comentarios RSS

Iruzkin bat idatzi