EA Bilbao 





Bilboko Eusko Alkartasunaren bloga 

urr 07 2010

Udalbiltzaren alde

Honek argitaratua: bilbao honen azpian: Asociaciones, Sin categoría

Aurreko ostiralean, Bilboko EAko kideok Udalbiltzaren aldeko manifestazioan parte hartu genuen, auziperatuei gure alkartasuna erakusteko.

Udalbiltzaren aldeko manifestazioa Bilbon

Udalbiltzaren aldeko manifestazioa Bilbon (Iturria: Bilbo Branka)

Gogoratzen al duzue zer den eta nola sortu zen Udalbiltza? Hona hemen memoria freskatzeko ohar batzuk.

Ba al zenekien…

  1. Udalbiltza 1998ko irailean Bilboko Euskalduna Jauregian sortu zen, Euskal Herri osoko udaletxeen bilkura dela?
  2. Bere 5 helburuen artean euskal udalen arteko koordinazio eta garapen komuna daudela?
  3. Bost (5) urteko lanaren ostean, 2003an Madrilek erakunde horren aurkako prozesua hasi zuela?
  4. 2008ko abenduan Eusko Legebiltzarrak epaia gelditzeko ebazpena onartu zuela?
  5. Madrileko Auzitegi Nazionalak, urte honetako uztailaren 15ean (7 urte geroago!) Udalbiltza eta bere kideen aurkako auzia hasi zuela?
  6. Bilboko 4 hiritar auziperatuta daudela eta horietatik bi Bilboko udaletxeko zinegotzi ohi direla?
  7. Bilbon Udalbiltzaren aldeko babes taldea sortu eta 60 banako eta eragile sozialetik gora direla horren kide?
  8. Udalbiltzako kide izateagatik, hiritar horien kontra 10 urteko gartzela zigorra eskatze dutela?
  9. Azken hilabeteetan, Bilbon ekitaldi desberdinak antolatu ditugula auzia gelditu eta auziperatuen absoluzioa eskatzeko?
  10. Ekimen horien artean, Bilboko Udalean mozio bat aurkeztu genuela eta ez dutela ezta eztabaidatu nahi izan ere, auzia zabalik jarraitzen duelaren aitzakiaz?

Egoera latza da eta Bilboko babes taldea osatzen dugunok ekimen eta mobilizazioekin jarraitzeko asmoa dugu. Datozen asteetan burutuko diren ekintzen berri blog honen bidez emango dizuegu.

Informazio gehiago: http://sumarioudalbiltza.wordpress.com/

Ez dago iruzkinik

LehHur