EA Bilbao 





Bilboko Eusko Alkartasunaren bloga 

api 16 2011

Olinpiadak Bilbon

Honek argitaratua: bilbao honen azpian: ordenanza

Gaur Eusko Alkartasunak, Kaleak Askeko plataformako kide bezala, Olinpiada bereziak ospatu ditugu Bilbon: Udaletxeak Espazio Publikorako Ordenantzari aurre egiteko olinpiadak.

Umeek margotzeko gunea izan dute, txalapartariak eta musika giroa alaitu dute; soka-tira txapelketa txikia ere egin dugu, kaleko jendeak animatzen gintuen bitartean. Azkenik, patata tortila lehiaketa eta ondorengo dastatzea!

Jon Aritz Bengoetxea (EA), konpartsen kideekin

Ordenantzak bultzatzen dituen debekuen aurrean, kaleetan jolastu eta kaleak disfrutatu daitezkeela erakutsi dugu gaur, inori kalte egin gabe, inor izorratu gabe.

Ez dago iruzkinik

api 11 2011

Bilboko “Olinpiadak”

Honek argitaratua: bilbao honen azpian: Asociaciones, ordenanza

Datorren larunbatean, apirilak 16, Kaleak Aske plataformako kideok Olinpiada eguna ospatuko dugu Bilbon.

Dakizuenez,  Bilboko EA aspalditik dabil lanean Kaleak Aske izeneko plataforman. Plataforma hau Udaletxeak onartutako Espazio publikoko ordenantzari aurre egiteko sortu zen eta informazio gehiago ikus dezakezue lehenago argitaratutako postetan:

Datorren larunbat goizean zehar tailerrak eta kale animazioa izango dugu, baita kartelean ikus daitekeen egitarau zehatza ere. Anima zaitezte eta gurekin parte har ezazue!!
.

Ez dago iruzkinik

LehHur