EA Bilbao 





Bilboko Eusko Alkartasunaren bloga 

aza 16 2010

Euskal Herrian agertoki berria

Honek argitaratua: bilbao honen azpian: Ayuntamiento, General, Política

Gaurko egunean Euskal Herrian agertoki berri bat bultzatzearen aldeko mozioa aurkeztu dugu eragile desberdinak: Ezker Abertzalea, Aralar, Alternatiba, LAB, STEE-EILAS, Ikasle Abertzaleak, Gazte Independentistak, Etxerat.

Mozioaren aurkezpenaren prentsaurrekoa, gaur (Iturria: EP)

Euskal Herrian sortu diren garai politiko berriari erantzunez, hurrengo puntuak aurkeztu dira Bilboko Udalak onar ditzan:

1. Euskal Herrian ireki den prozesua garatzen eta finkatzen laguntzeko konpromisoa erakustea. Prozesu hori, bide politiko, demokratiko eta baketsuetatik normalizazioa eta bakea iritsita amaituko da, eta bitartean prozesua oztopatzeko ahalegin guztiak salatuko ditugu datozen lekutik datozela ere. Era horretan, ETAri eta Espainiako Gobernuari eskatzen diegu, bortxakeriarik gabeko agertokia bermatu eta arian-arian normalizazio politikoa iristeko behar diren erabaki eta ekimenak har ditzatela.

2. Ikasle Abertzaleak eta Gazte Independentistak taldeetako kideak diren Ikoitz Arrese eta Xabat Morán bilbotarren atxiloketak berariaz salatzea. Biak ere GazteHerriako partaide dira, hau da, Gernikako Akordioa sinatu diten erakundeetakoak eta euskal agertoki politiko berria finkatzen inplikatutakoetakoak. Era berean, Udal honek elkartasuna adieraztea atxilotuen familiei.

3. Atxilotutako Arrese eta Morán gazteek jasan duten inkomunikazio aldian salatutako tratu txarrak ikertzea eskatzea. Udal honek atxilotuek pairatutako inkomunikazio egoera erauzi dadila, zigorgabetasunezko espazio ilunak sortzen dituelako eta horrek torturak eta tratu txarrak errazten dituelako. Era berean, tortura eta tratu txarren prebentziorako neurriak sistematikoki ezar daitezela, bereziki, atxiloketa instalazioak etengabe bideoz zainduta egotea eta atxilotuen aztertuko dituen medikua aukeratzeko modua izatea.

4. Herritarrei dei egitea egoera salatzeko azaroaren 19rako arratsaldeko 7:30etan Arriagan “Aski da! Eskubide guztiak pertsona guztiontzako” lelopean deitutako mobiliziazioan parte har dezaten.

5. Mozio honen edukia Gasteizko Legebiltzarreko taldeei, lehendakariari, Espainiako Barne ministroari eta Espainiako Gobernuko presidenteari helaraztea.

.

Dokumentu osoa (euskaraz eta gazteleraz) HEMEN.

Ez dago iruzkinik

LehHur