urt 12 2011
Bilboko “atzerakontuak”
Izugarrizko lana da. Izugarrizko lana izan da. Alderdien arteko mesfindatzak gainditu eta elkarlana bultzatu duena gainera. Baina atzo Bilboko osoko bilkuran gertatu zena, lotsagarria da, eta politikari ez dio inolaz ere mesede handirik egiten.
Bost minututan eta eztabaidatu gabe atzera bota zituzten.
Aurrekontua udal politikaren tresna nagusia da, kudeaketa eredu baten isla. Bilboko 2011rako onartutako aurrekontuak islatzen duen irudian kontsumoko eta kontsumorako hiria agertzen zaigu, turista eta biltzarkideei zein Bilboko aberaskiloei zuzenduriko erakuslehioa. Diru publikoa, hots geurea, guztiona den dirua, nola kudeatu erabakitzeko edozein herritar parte hartzea ukatzen duen kudeaketa eredu izan dugu aurrean. Irakurri gehiago … »