EA Bilbao 





Bilboko Eusko Alkartasunaren bloga 

abe 27 2010

Sabin Intxaurraga hil da

Honek argitaratua: bilbao ordu honetan: 23:29:41 hemen: EA

EAko militante historikoa gaur zendu da, 60 urte zituela gaixotasun baten ondorioz. Eusko Jaurlaritzako Sailburu izan zen bai Justizia eta bai Ingurumen Sailetan. Bere lana oso ezaguna izan zen ere euskaltzaletasunaren munduan, baita eskubide zibil eta politikoen aldarrikapenetan ere.

Azken hilabeteotan partehartze zuzena izan du EA eta ezker abertzaleak sinatutako Euskaldunako Akordioan eta bat baino gehiagok gogoratuko duzue bera ere eskubide zibil eta politikoen aldeko manifestazioa debekatu zutenean.

Benetan ezbidezkoa berak hainbeste bultzatutako egoera berri honen atarian Sabin galdu izana. Euskal Herriak gizon handia galdu du, baina zure lana ez da galduko. Zu eta zu bezalakoak izan zaretelako, gu gara; gu garelako, izango dira.

Agur eta ohore, Sabin.

Sin etiquetas

Trackback URI | Comentarios RSS

Iruzkin bat idatzi