aza 10 2010
La Ordenanza de Espacio Público al Contencioso
Gaur prentsa idatziaren txoko txikiren batean “Kalea guztiona da” elkarteak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela Bilboko Udalak onartutako Gune publikoko Ordenantzaren aurka.
Bilboko Eusko Alkartasuna Kaleak Aske plataforman parte hartzen ari da hasieratik, eta sinesgaitza den ordenantza honen inguruan egon diren ekimen, bilera eta ekitaldiak babestu izan ditugu. Udal gor honen aurrean, azkenean epaitegira joan behar izan da.
Errekurtsoaren oinarriak hauexek dira (ikus dokumentu osoa, gazteleraz):
1. Zigorrak. Ordenantza gehiegikeriaz jokatu eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen hainbat artikulu urratzen ditu.
2. Banakako askatasunaren urraketa. Testuak banakako askatasunak mugatzen ditu, baina horrelako mugak lege mailako babes legala behar dutelako. Hau da, ordenantza batean horrelako mugak ezartzea gehigikeria legala da. Zer nolako gauzak debekatzen ditu?
- 24.2 d) Artikulua. Ezin da garbitu edo bainurik hartu iturri, urmael edo antzekoak. Baina… zer da debekatzen dena? eskuak garbitzea, adibidez? ez dago argi zer da debekatzen edo zigortzen dena.
- 16.1 Artikulua. Se reputan prácticas sexuales incívicas, por atentar contra la convivencia ciudadana al desconsiderar al resto de ciudadanía mediante la exhibición pública de actos de marcado carácter íntimo y personal. Zer dira praktika inzibikoak? prostituzioaz ari dira? kalean elkar musukatzearen aurka?
3. Zigorren definizio eza. Zigorren definizio eza. Konstituzioaren 25.1 artikuluak zigortu beharreko jarduerak ziurtasun maila nahikoarekin deskribatzea exijitzen du, eta Ordenantzak exijentzia hau ez du inolaz ere betetzen, kontzeptu juridiko zehaztugabe anitz barneratzen dituelako.
- Artículo 124 a) 3 tipifica como infracción leve la práctica de juegos, deportes, diversiones y de cualquier actividad que suponga molestia, riesgo de daño y/o alteración de la convivencia pacífica de la ciudadanía.
- Artículo 124 c) 7 tipifica como infracción leve comer o beber en el puesto de venta durante el horario comercial.
- Artículo 124 d) 3 tipifica como infracción leve la colocación de contenedores que se hallen en mal estado estructural, de pintura y de limpieza.
- Artículo 124 d) 5 tipifica como infracción leve rebasar la capacidad del contenedor, superándose plano superior del mismo.
4. Proportzionaltasun printzipioaren urraketa. Printzipio honen arabera, legez kanpoko gertakaria eta honen zigorraren artean egokitzapen edo proportzionaltasuna egon behar du. Ordenantzaren 124 eta 126 bitarteko artikuluetan arau-hausteak arin, larri eta oso larritan sailkatzen dira. 127. Artikuluan zigorrak ezartzen dira:
- Arau-hauste arinak: 750€-rainoko zigorra
- Arau-hauste larriak: 1500€-rainoko zigorra
- Arau-hauste oso larriak: 3000€-rainoko zigorra
5. Erruduntasun printzipioaren urraketa.Erruduntasunaren printzipioaren urraketa. Errugabetasun-presuntzioaren eskutik dator, honek errudun izatearen froga exijitzen duelako. Zigorra, beraz, arau haustea suposatu duen ekimenean parte hartzen duenari bakarrik ezarri diezakioke. Hau ez da ordenantza honetan betetzen:
- Artículo 124. (…) de las infracciones reseñadas que se cometan por menores de edad serán responsables las personas que ostenten la patria potestad, su guarda o tutela legal. El ayuntamiento de Bilbao pretende hacer responsables a los progenitores de cualquier tipo de infracción que pudieran cometer los menores. Incluso va más allá de considerarles responsables civiles sino que considera que deben responder los padres punitivamente.
6. Biltzeko eskubidearen urraketa. Gune publikoetan ekitaldiak antolatzea biltzeko eskubidearen adierazpena da, Konstituzioaren 21. artikuluak babestua. Bilboko udalak onartutako ordenantza honek Konstituzioak jastotzen duen eskubide honi ere mugak ezartzen dizkio.
7. Elkarte, sindikatu eta alderdien ekimen askatasunaren eskubidea mugatzea. 112. artikuluan informazio mahaiak kalean jartzeak aurretiko baimena exijitzen du, gobernuz kanpoko erakunde, elkarte sozialak eta bestelakoentzat. Artikuluak ez du argitzen sindikatu edota alderdiei ere gauza bera aplikatuko zaien.
Hauek dira gure arrazoiak eta ez dira gutxi!
Ez ditugu arazo gehiago sortuko dituzten arau edo politikariak. Gure hiria zentzuz zuzenduko duten pertsonak behar ditugulako.
Mesedez, zabaldu mezua!
Etiquetas todos los blogs: kaleak_aske ; ordenanza ;
[...] La Ordenanza de Espacio Público al Contencioso [...]