EA Bilbao 





Bilboko Eusko Alkartasunaren bloga 

urr 13 2010

Atzo Iruña berdez jantzi zen

Honek argitaratua: bilbao ordu honetan: 10:38:41 hemen: General

Atzo milaka lagun elkartu ziren Iruñako kaleetan Euskal Herriko independentzia aldarrikatzeko. Bilboko Eusko Alkartasunako kideok ere han izan ginen.

Atzoko manifestaldiko irudia. Pancartan EAko kide diren Joseba Gezuraga eta Maria Luisa Mangado (Nafarroako Legebiltzarkidea). Atzean, Pello Urizar (Idazkari Nagusia), Maiorga Ramirez (Nafarroako Koordinatzailea) eta Helena Gartzia (Bilboko Koordinatzailea), besteak beste.

Atzoko manifestaldiko irudia. Pankartan EAko kide diren Joseba Gezuraga (Bizkaiko Batzarkidea) eta Maria Luisa Mangado (Nafarroako Legebiltzarkidea). Atzean, Pello Urizar (Idazkari Nagusia), Maiorga Ramirez (Nafarroako Koordinatzailea) eta Helena Gartzia (Bilboko Koordinatzailea), besteak beste (Iturria: EFE)

Abertzaleok jai giroan gure aldarrikapenak kaleratzen genituen egun berean,militarrek Madrilgo kaleetan arrazaren harrotasuna erakusten zuten, urteroko martxa militarrean. Hauxe berez, ez litzateke berririk izango, gertakaritxo bat komentatu nahiko genuke.

PSE Eusko Jaurlaritzara heldu bezain laister, jendearentzat oso inportanteak diren aldaketak jarri zituen martxan, hala nola, eguraldiaren mapa aldatu, ertzainei txapela kendu bisera jartzeko, hauen uniformeetatik ikurriña kendu, ikastolei dirulaguntzak %30-a jeitsi… Perla hauen artean, Urriak 12an ospatzen den martxa militarrera Eusko Jaurlaritzako ordezkari bat bidaltzea. Aurten, Isabel Celaa Hezkuntza Sailburu anderea izan da Madrilen, argi utziz Gobernu horren lehentasunak zeintzuk diren: aurreko asteburuan ez zen Gipuzkoako ikastolen jaian izan, Kilometroetan hain zuzen.

Aipagarria Hezkuntzarekin erlazionatutako ekitaldi batean huts egin, atzo espainiartasunaren eta militarren jaian egoteko denbora duen bitartean.

Etiquetas blog: independentzia ;
Etiquetas todos los blogs: independentzia ;

2 iruzkinak -> “Atzo Iruña berdez jantzi zen”

  1. Josebael 13 urr 2010 ordu honetan: 21:34:56

    Pozten naiz Bilbotarrak ere han egon zirela. Aurrera Bilbo!

  2. endiel 13 urr 2010 ordu honetan: 21:55:36

    Eta hurrengo igandean denok Nafarra oinezera.
    Besarkada haundi bat,
    endi

Trackback URI | Comentarios RSS

Iruzkin bat idatzi