EA Bilbao 





Bilboko Eusko Alkartasunaren bloga 

abe 03 2010

Euskara, jalgi hadi plazara!

Honek argitaratua: bilbao ordu honetan: 10:31:38 hemen: euskara

Gaur, EUSKARAren eguna ospatzen dugu, baita Xabierko Frantziskorena, bera ere euskalduna eta euskaldunon alde hainbeste egin zuena.

Gaur, EUSKARAren eguna. Ahoa beteko zaie gaur askori euskararen alde, baina esanak alde batera utzita, ekintzei begiratu beharra dago. Eta hara… hor bai, euskararekiko mespretxua eta gutxiestea ageri da argi.

Burura datorkidan azkena, hezkuntzako lehiaketa publikoarekin dauka zerikusia. Hezkuntzako sindikatuen gehiengoaren aurka, eta okerragoa dena, gizartearen gehiengoak eskatzen duenaren aurka, 85 plaza eskeiniko dira 1. hizkuntza profila (H.P.) eskatuz… EiTBn aipatu ez zutena zera da, 2. H.P.-rekin zenbat atera diren. Zintzoak izan gaitezen, 2. profila nahikoa al da euskaraz mintzo, irakatsi edota eskola bateko bizitzan parte hartzeko? Erantzuna argi dago. EZ. Bigarren profila titulua bada, baina ez da euskara menperatzearen berme.

Ez naiz gehiegi luzatuko. Gaur erreflexio eguna izan dadila, norberak bere buruarekin zintzo izanez, azter dezala ia zer edo zer gehiago egin dezakeen euskararen alde.

Hori bai, atzo Berrian agertutako artikulua banatu nahiko nuke zuekin. Bera aditua da eta euskararen egoerari buruzko azterketa sakona egin ondoren, ondorioak jaso ditu. Eta hauek, tamalez, ez dira pozik gelditzekoak:

Koldo izagirre (Berria.info)

Ez nuke mezu katastrofistarekin amaitu nahi. Eusko Ikaskuntzak euskararen hitz politena hautatzeko galdeketa egin du. Zein izan da lehiaketaren helburua? Euskarari buruzko gogoeta egin, bere erabilera bultzatu eta partaidetza sustatu. Eta zein izan da gehien errepikatu den hitza? Pinpilinpauxa… Hitz polita. Eta behin irakurri nuen post bat datorkit burura. Hona hemen ere bere esteka, kuriosidadea bazenute.

Etiquetas blog: euskara ;
Etiquetas todos los blogs: euskara ;

Iruzkin bat -> “Euskara, jalgi hadi plazara!”

  1. euskarael 03 abe 2010 ordu honetan: 20:21:31

    Udaletxe honekin nahiko argi dugu: edo espainolez edo ezer ez. Alkatea ikustea baino ez dago. Euskaraz irakurtzen bakarrik daki, eta gainera txarto!!

Trackback URI | Comentarios RSS

Iruzkin bat idatzi