aza 24 2010
Azaroak 25:: Emakumearen aurkako indarkeriari stop
Azaroaren 25ean Emakumeok jasotzen dugun indarkeriaren aurkako eguna ospatuko da eta honen inguruan, Bilboko EUSKO ALKARTASUNAk, Ezker abertzaleak eta Alternatibak, komunikatu bateratua adostu dugu.
Jarraian, komunikatuan Bilboko Udaletxeari planteatzen dizkiogun lehentasunezko ekintzak:
- Emakumeen Asanbladak abiatu duen dinamikaren bat egitea zeinek Bizente Deunaren plazaren izena aldatzea proposatzen duen Azaroaren 25eko izenarengatik, emakumeen kontrako indarkeria ikustarazteko helburuarekin.
- Indarkeria sufritzen duten emakumeek behar dituzten giza baliabideak zein baliabide ekonomikoak bermatu ditzala.
- Eremu polizialei, zein laguntza eremuetako profesionalei, etengabeko formazioa ematea indarkeria mota hau era integral batean ulertu eta hala hel diezaioten.
- Hezikidetza ereduetatik genero indarkeria honen prebentzioan lan egitea, komunikabideen kontzientziazioa eta beraien garrantzia azpimarratzea emakumeenganako indarkeria kultural eta sinbolikoaren iraunaraztean duten arduragatik.
- Eremu honetan inplikatutako instituzio eta erakundeen koordinazioa bultzatzea.
Eta ez ahaztu azaroaren 25ean egongo diren EKITALDIAK!
- Arriaga (12:00). Euskal sindikatuek deituriko mobilizazioa.
- Arriaga (19:30). Mugimendu feministak deituriko manifestazioa.
Komunikatu osoa -euskaraz eta gazteleraz- irakurri ahal izateko, sakatu HEMEN.