urt 15 2013
Bilduk, Udalak Bilbobuseko zerbitzua zuzenean eskaintzearen onurak aztertzeko eskatu du, 2009an Herri Kontuen Euskal Epaitegia gomendatu zuen moduan
Bildu Udal taldeak, Bilboko Udalak Bilbobuseko zerbitzuaren emakidaduna den Alsa enpresarekin hurrengo egunetan adostuko dituen murrizketa drastikoak salatu ditu gaur goizean. Helena Gartzia EAren zinegotziaren arabera, maiztasunak gutxituko dira urrunen dauden auzoetara eta 16 lanpostu galdu daitezke.
Gartziak kontzesioaren eskualdatzean Bilduk izan zuen oposizioa gogoratu du eta operazioak sortzen zituen zalantzak gogoratu ditu Veolia Bilbao enpresaren egoera finatzieroagatik. Bilduk 2012ko apirilean galdetzen zion bere buruari, etekinik ematen ez zuen enpresa batek nola eros zezakeen zerbitzua, jakinda 4 urtez gutxienez, kontratu eta langile berdinak mantendu beharko zituela edota EAJk zer-nolako murrizketak baimenduko zituen etekinak mantentzeko.
Gartziaren esanetan, Alsak laster Zirkulazio eta Garraio saileko zinegotzia den Asier Abaunza zinegotziarekin itxiko duen akordioaren baitan, lanegunetan 2,5 autobus eta larunbat eta jaiegunetan 5 autobus gutxiago jartzea adostuko du. Murrizketa hauek 2014an handituko dira, beste bi autobus gutxiago egongo dira lanegunetan eta beste bat gutxiago larunbat eta jaiegunetan. Gainera, murrizketa hauek langileen gainean eragina izan dezakete 16 lanpostu galduz.
“Asier Abaunza Garraio Zinegotziak, Bilduk 2008an kontratua Veolia enpresari esleitzean egindako kritiketatik ihes egin asmoz, zerbitzua dagoen hoberenetarikoa dela esan zuen eta horrela mantendu beharko litzatekeela, edozein kasutan hoberantz eginez, inoiz ere kaltetuz, esan zuen. Non geratzen dira orain hitz horiek Abaunza jauna?”, galdetu du Gartziak.
“Bidaiaren zerbitzua handitu denean zerbitzua murrizten da. Argitaratu diren azkenengo datuak begiratuz, 2011an %4,5eko hazkundea izan zuen zerbitzuak, 26milio bidaiarietara helduz”.
“Ezin dugu ahaztu Bizkaiko Foru Aldundiak baieztatu duela Artxanda eta Santa Marinako linien zerbitzua eskaintzeari utziko diola, hiri barneko lineak direla esaten duelako, hau da, Bilbobusek eskaini beharko lituzkeenak. Nahiz eta galdetu dugun, ez dakigu udalak zer egingo duen egoera honi aurre egiteko”, adierazi du.
Argi gelditu da enpresa pribatuak ez duela publikoa baino hobeto kudeatzen; zentzu honetan, Gartziak gogoratu du Herri Kontuen Euskal Epaitegiak 2009an Udalak berak zerbitzua zuzenean eskaintzearen aukera aztertzea gomendatzen zuela.
“Eta hauxe bera da urtarrileko Udalbatzara eramango dugun proposamena, azterketa bat abiatzea Udalak Bilbobuseko zerbitzua zuzenean kudeatzeak ekarriko lituzkeen onurak ikustarazteko, modu honetan, kalitatezko garraio zerbitzu publiko bat eskainiz” adierazi du Gartziak. “Adibide asko daude gure inguruan: Donostia edota Gasteizko autobusak hor daude, aipatzekoak dira ere Bilboko Metroa eta Tranbiaren kudeaketa”.