urt 04 2013
BBK- k Reina de la Paz-eko egoiliarrei emandako gehiegizko tratua salatu du EAk
BBK-k hitzartutako akordioak betearazteko azaroko Udalbatzak agindutakoa bete ez izana leporatu dio Helena Gartziak Udalari.
Reina de la Paz egoitzara itzuli ahal izateko orain dela lau urtera arte bertako egoiliarrak izandakoen gainean BBK-k duen neurriz kanpoko jarrera salatu du gaur goizean Helena Gartzia EAko zinegotziak.
Gartziak gogoratu du, BBK-k hitza eman ziela, orain dela lau urte Ibarrekolandan dagoen egoitzatik irtenarazi zituzten pertsonei, lanak bukatu osteko itzulera ordura arte izandako baldintza berdinetan izango zela.
Nahiz eta obrak aurreikusitakoa baino urte bete gehiago luzatu, egoitza berrira itzultzeko ordua heldu da. Hala ere, BBK-k esandakoak urratu eta, egoitzara itzuli nahi dutenei kutxak azpikontratatutako Vitalitas Sarriko SL enpresa pribatuarekin kontratu bat sinatzera behartu dituzte. Honakoarekin egin dute topo Reina de la Paz egoitzara itzultzeko asmoa dutenek.
Bilduk salatu du azpikontratatuta dagoen entitate probatuarekin sinatu beharreko kontratuak josotzen dituen baldintzak, ez direla lehen zituztenaren berdinak, eta “are okerragoa dena zera da, BBKrekin sinatu behar duten kontratuak klausula bat jasotzen du, Kutxa honek aurretiaz hartutako konpromisoetatik aske geratzea ahalbidetzen duena”, azpimarratu du Gartziak.
Zinegotziak salatu du BBK-k pribatizatutako gizarte zerbitzu berri baten aurrean aurkitzen garela. “Non dago entitate honen gizarte ekintza?, galdegin du Gartziak.
Iragan azaroko Udalbatzak, aho batez ebatzi zuen BBKri eskatzea bertakoekin zituen akordioak bete zitzan. Jazotako gertaeren aurren Gartziak salatu du, EAJ-k, BBK kontrolatzen duen heinean, “ez duela ezertxo ere egin Udal akordioa bete dadin”. Bilduko zinegotziak gogoratu du, aipatutako Udalbatzan, koalizio soberanistak borondate politiko kontua zela defendatu zuela, “orain agerian geratu da EAJ-k ez duela BBK-ko gizarte ekintza mantentzeko borondate politikorik, egunez egun haren ekinbideak erakusten duen bezala”.